EGAN. Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen literatura aldizkaria
EGAN aldizkariaren garai berria
Egan literatur aldizkaria da, eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak 1948. urtetik argitaratzen du. 1953an hasi zen euskara hutsez argitaratzen, Antonio Arruek, Aingeru Irigaraik eta Koldo Mitxelenak aldizkariaren zuzendaritza hartu zutenean. Ordutik Egan euskara hutsezko aldizkaria da. Seihilabetekaria.
Aldizkariaren ibilbidean aldi berri bat zabaldu nahi da, eta Egan aldizkari zientifikoen artean kokatu. Xede hori erdieste aldera, Erredakzio Kontseilu sortu berria ahalegin berezia egiten ari da aldizkariaren kalitatea hobetzeko, batik bat edukiaren, hizkuntzaren eta estiloaren aldetik. Edukiaren arloan, binakako ebaluazio sistema (itsu bikoitza) erabiliko da; euskararen kalitatea zainduko da, eta testuak Euskaltzaindiaren arauetara egokituko dira; aldizkariaren estiloari dagokionez, jatorrizko idazlanak aurkezteko irizpideak ezarri dira eta argitalpenak bateratuko dira.
Asmo berri honetan, literatura arloko ikerketa-artikuluak bultzatu eta argitaratu nahi dira. Sail horretan aldizkariak leku egin nahi die saiakera eiteko idazlanei ere. Orobat argitara emango dira literaturaz diharduten liburuen aipamenak. Beste diziplina bati atxikiak izan arren, literaturarekin ageriko lotura izan dezaketen lanak ere aintzat hartuko dira.
Literatura azterketen lerroa ez ezik sorkuntzarena ere zabalik du Eganek, eta poesia, narrazio laburrak eta itzulpenak biltzen ditu, aldizkariaren ibilbideari jarraituz.
Urteko lehen alean argitaratzeko, jatorrizkoak martxoaren amaiera arte bidal daitezke eta bigarren alerako, irailaren 15a arte. Internet bidez bidali behar dira, Word edo LibreOffice formatuan, helbide elektroniko honetara: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. Jarraian ikus daitezke aro berriko ale akademikoak eta "Idazlanak aurkezteko jarraibideak".
Egan aldizkariaren Erredakzio Kontseilua:
Zuzendaria: Koro Segurola Azkonobieta (EAE. Euskaltzaindia)
Erredakzio arduraduna: Izaro Arroita Azkarate (UPV/EHU)
Iñaki Aldekoa Beitia (UPV/EHU)
Amaia Elizalde Estenaga (UPV/EHU)
Ana Gandara Sorarrain (UPV/EHU)
Beñat Sarasola Santamaria (UPV/EHU)
Joseba Sarrionandia Uribelarrea (Idazlea)
Juan Luis Zabala Artetxe (Idazlea. Itzultzailea)
EGAN ALDIZKARIA · ESTEKA WEBGUNE BERRIRA
ARGITALPENAK
IDAZLANAK AURKEZTEKO JARRAIBIDEAK