EUSKALERRIAREN ADISKIDEEN ELKARTEAREN ERAKUNDE ADIERAZPENA, KONTZERTU EKONOMIKOA BAIEZTATZEKO

EUSKALERRIAREN ADISKIDEEN ELKARTEA duela 250 urteko sustraietan sortutako erakunde bat da, eta Euskal Herriaren etorkizuna eraikitzeko behar den bultzada ematen dihardu egunero.

Elkartearen historia errealitatez eta konpromisoz beteta dago, eta Baskongadako gizon eta emakume ugarik hartu dute egunero-egunero etorkizuna eraikitzeko konpromisoa. Erantzukizunean oinarritutako historia horrengatik dago orain elkartea inoiz baino biziago, 250 urtez baino gehiagoz eman baitio zerbitzua Euskal Herriari, eta ondare horrek zilegitasuna ematen dio.

Historia duten erakundeak, gureak edo Kontzertu Ekonomikoak bezala historia aberatsa dutenak, ez dira orainaldian eta etorkizunean tokirik ez duten erakunde zaharkituak. Aitzitik, erakunde malgu eta modernoen erakusgarri dira, egunerokora egokitzen diren eta gizartearen eguneroko erronkei eta desafioei buruzko irakasbideak ematen dituzten horien erakusgarri.

DSC 0002 content

Uste osoa dugu historian zehar Euskal Herriarekin izan dugun konpromisoa inoiz baino beharrezkoagoa eta egokiagoa dela orain; hori dela eta, ERAKUNDE ADIERAZPEN hau egiteko beharra sentitu dugu, baieztatzeko ezinbesteko garrantzia duela Kontzertu Ekonomikoa erakundea indarrean egoteak eta balio handia duela euskaldun guztion etorkizuna eraikitzeko. Aurrerapen ekonomiko eta sozialeko etorkizuna bermatzen digu guztioi.

Kontzertu Ekonomikoa ez da zentzurik gabeko figura historiko eta anakroniko bat. Erakunde moderno bat da, etorkizunari begiratzen diona eta beti egunerokora egokitzen jakin izan duena. Inola ere ez du gauzei buruzko antzinako ikuspegia; zerga-erantzukidetasunean oinarritutako eta nortasun juridiko propioa duen eredu solidario eta organiko bat antolatzeko benetako eredu bat da, aldebikotasunaren eredua, eta oso boteretsua da hainbat zerga-esparru daudenean erakundeen arteko harreman-ereduak antolatzeko.

Kontzertu Ekonomikoa Europar Batasunaren erakunde-ondarearen parte da, eta ezin hobeki erakutsi du egokitzeko duen gaitasuna eta erakunde gisa berritzeko duen ahalmena.

Kontzertu Ekonomikoa ez da pribilegio bat. Euskal gizarteak soilik duen eskubide bat da; konstituzioaren berrespen osoa du, eta botere handia ematen du erakundeen arteko bizikidetza antolatzeko.

Kontzertu Ekonomikoa ez da elkartasunik gabeko egitura; izan ere, zerga-federalismo eredu bat den heinean, elkartasunari ekarpenak egiteko mekanismoak ezartzen ditu.

Kupoa ere ez da Kontzertu Ekonomikoaz bestelakoa. Oinarrizkoa da Kontzertu Ekonomikoarentzat; izan ere, ez luke zentzurik izango, aurretik eskumenak ez balira zerga-esparruan mugatu. Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa elkarrekin doaz.

Kontzertu Ekonomikoak guztioi eragiten digu. Ez dagokie soilik politikoei, erakundeetako kargudunei edo ekonomialariei eta enpresaburuei. Guztiongan du eragina tresna horrek, bai eta gure egunerokoan eta indibiduo eta gizarte gisa hazteko eta aurrera egiteko ditugun helburuetan ere.

Horregatik guztiagatik, beste behin ere konpromisoa hartzen dugu Kontzertu Ekonomikoa babesteko eta zabaltzeko, uste osoa baitugu ahalmen handia duela guztiontzako aurrerapenean oinarritutako etorkizun bat sortzeko, egunerokora egokituz eta aldatuz. Bestalde, ezagutzak garatzen ere lagun dezake, tributuak ezartzeko ahalaren hainbat esparruk herritarra bere kezken erdigunean jartzen duten eredu eraginkor eta solidarioak egituratzeko zer-nolako gaitasuna duten argitzeko.

DSC 0033 content

logo-ikurra2

EUSKALERRIAREN ADISKIDEEN ELKARTEKO ZUZENDARITZA

Intsausti Jauregia
P.K. 105 – 20720 AZKOITIA
Tel. 943 285 577
E-posta: intsausti.rsbap@gmail.com

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación y realizar labores analíticas. Para obtener más información sobre las cookies que utilizamos y cómo eliminarlas, consulte nuestra Política de Cookies.

Acepto las cookies de este sitio.