HISTORIA

Ignacio de Urquijo Olano, Ospin de Urquijoko II. kondea.

(Bilbo, 1907 – Markina-Xemein, 2002)
Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen birsortzailea (1945) eta zuzendaria (1957-1959).

Diplomazialaria, historialaria eta euskaltzalea zen, eta euskal hizkuntza eta kultura ikertzen lan handia egin zuen familia batean hezi zen. Familiako kideen artean, nabarmentzekoak dira haren bi osaba hauek: Adolfo Gabriel (1866-1933) eta Julio de Urquijo Ybarra (1871-1950).

Zuzenbidea ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, eta Frantzian eta Ingalaterran osatu zituen ikasketak. Instituto Vascongado de Cultura Hispánica delakoaren sortzailea, lehenengo zuzendaria (1942) eta ohorezko zuzendaria izan zen, bai eta Bizkaiko Kultura Batzordearen presidenteordea (1954), Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen zuzendaria (1957), Bilboko Ateneoko presidentea, Euskaltzaindiko akademikoa (1957) eta Historiaren Errege Akademiako akademikoa (1959) ere.

1958tik 1970era bitartean, Espainiako enbaxadorea izan zen Ekuadorren. Han, diplomazia eta kultura-lan handia egin zuen, eta, lan hori dela eta, Ekuadorreko Hizkuntzaren Akademiako ohorezko akademiko izendatu zuten.

 

logo-ikurra2

EUSKALERRIAREN ADISKIDEEN ELKARTEKO ZUZENDARITZA

Intsausti Jauregia
P.K. 105 – 20720 AZKOITIA
Tel. 943 285 577
E-posta: intsausti.rsbap@gmail.com

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación y realizar labores analíticas. Para obtener más información sobre las cookies que utilizamos y cómo eliminarlas, consulte nuestra Política de Cookies.

Acepto las cookies de este sitio.