Argitalpenak

Elkartearen Bibliografia eta Dokumentu iturriak

Mª ROSA AYERBE IRIBAR
Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Adiskide Numerarioa

Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen jarduera zientifiko eta kultural bizia ez da inor ohartu gabe gertatu eta gertatzen ari. Elkarteari buruzko azterlan ugariez gain —azterlan horiek José Ignacio Tellechea Idígorasek jaso zituen Bibliografía sobre la RSBAP lanean, urteetan zehar, Elkarteak hainbat argitalpen plazaratu ditu, bakarrik eta beste erakunde zientifiko eta kultural batzuekin lankidetzan, eta argitalpen horiek biziki aberastu dute euskal bibliografia. Elkartearen helburu nagusia da Euskal Herriaren garapena eta aurrerabidea sustatzea, bai eta herritarren hezkuntza-maila goratzea ere. Horren harira, Elkarteak argitalpen-lan eskerga egin du; bereziki, azken mendean.

Lan horren emaitzaren erakusgarri, Elkartearen 400tik gora obra erregistratu dira Elkartearen Intsausti Liburutegian. Eusko Jaurlaritzak Gasteiztik sustatzen duen liburutegi publikoen sarean dago liburutegi hori, hain zuzen.

Bestalde, Euskalerriaren Adiskideen Elkartea erakunde sendo bat da, bi mende eta erdi bete baititu (milurteko laurdena), eta artxibo partikular garrantzitsu batzuk zaintzen eta gordetzen ditu. Artxibo horiek ikerketarako kontsulta daitezke, eta, gaur egun, haien katalogoak argitaratuta daude, formatu digitalean eta paperean. Katalogo horiek izugarri errazten dute artxiboak bilatzeko eta kontsultatzeko lana.

 

ARTXIBOAK

Elkartearen artxiboak balio handiko dokumentu-ondare bat dira, Elkartearentzat berarentzat eta oro har euskal gizartearentzat.

Elkartearenak ez diren funts batzuetan, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteari buruzko dokumentuak gordetzen dira. Horien adibide dira: "Fondo de la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País", Arabako Lurralde Historikoko Artxibategian (artxibategi hori Arabako Foru Administrazioarena da); "Fondo Prestamero", Verástegui-Zabala familiarena dena (Arabako Foru Aldundiari gordailuan utzia); eta "Epistolario". Maria Camino Urdiain Martínezek dokumentu horiek katalogatu ditu, eta "Colección Ilustración Vasca" bilduman argitaratu. "Fondo del Real Seminario de Bergara", Bergarako Udaleko artxibo-zerbitzuan jasoa, Elixabete Bergara Larrañagak ordenatua eta katalogatua, eta "Colección Ilustración Vasca" bilduman argitaratua.

 

logo-ikurra2

EUSKALERRIAREN ADISKIDEEN ELKARTEKO ZUZENDARITZA

Intsausti Jauregia
P.K. 105 – 20720 AZKOITIA
Tel. 943 285 577
E-posta: intsausti.rsbap@gmail.com

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación y realizar labores analíticas. Para obtener más información sobre las cookies que utilizamos y cómo eliminarlas, consulte nuestra Política de Cookies.

Acepto las cookies de este sitio.