Argitalpenak

Zurbanotarren artxibategia

Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen esku dago, Zurbanotarrek eman baitzioten XX. mendearen erdialdean. Batik bat, Juan de Zurbano doktoreak sortutako dokumentuak jasotzen ditu. Juan de Zurbano presbitero benefizioduna izan zen Arabako Zurbano eta Forondako parrokia-elizetan, eta Oviedoko katedraleko kalonjea eta, azkenik, Salamancako Colegio de San Bartolomé el Viejoko Eskritura Santuen kolegio-maisua eta Durando katedraduna bere unibertsitatean. Hiri hauetan egindako ibileren berri ematen du: Oviedon (Katedral Elizaren kalonje gisa), Madrilen, Salamancan eta Granadan (anaia Francisco de Zurbano hil zenean).

Hark sortutako maiorazkoa haren oinordeko Ramón de Zurbanok jaso zuen, eta, gero, Ramón de Zurbanoren seme José Maria de Zurbanok. Oinordetza horiek direla-eta, dokumentuen interes-eremua Arabatik Gipuzkoara zabaldu zen; batik bat, Segura, Zegama, Zerain eta Idiazabal aldera, han baserri handiak eta ondareak baitzituzten. Katalogatze-fasean dago, ikerlarien esku jartzeko.

logo-ikurra2

EUSKALERRIAREN ADISKIDEEN ELKARTEKO ZUZENDARITZA

Intsausti Jauregia
P.K. 105 – 20720 AZKOITIA
Tel. 943 285 577
E-posta: intsausti.rsbap@gmail.com

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación y realizar labores analíticas. Para obtener más información sobre las cookies que utilizamos y cómo eliminarlas, consulte nuestra Política de Cookies.

Acepto las cookies de este sitio.