Nuevos Extractos de la Bascongada
1988an sortu ziren, Buletinaren eranskin gisa. Asmoa zen eranskin horietan argitaratzea adiskide numerario berrien sarrera-mintzaldiak. Gipuzkoako Batzordea 1988an hasi zen eranskin horiek argitaratzen. Mintzaldi hauek argitaratu zituen: Luis Enrique Rodríguez-San Pedro Bezaresen "La "Nación de Vizcaya" en la Universidad castellana en la Edad Moderna", eta Maria Rosa Ayerbe Iribarren "Rafael de Floranes o la defensa de la Paleografía". Bizkaiko Batzordea, berriz, 1989an. Bazkide hauen sarrera-mintzaldiak jaso zituen: Francisco de Abrisqueta, José Guimón Ugartechea, Kosme Maria de Barañano Letamendia eta Mario Ángel Marrodán. Arabako Batzordea 1995ean hasi zen eranskin horiek argitaratzen. Bazkide hauen sarrera-mintzaldiak jaso zituen: Alberto Figueroa Laraudogoitia, Juan José Ortiz de Mendívil Dañobeitia, Juan Carlos da Silva eta Juan Antonio Zárate Pérez de Arrilucea. 1984an, antzeko argitalpen bat plazaratu zen, "Trabajos de Ingreso" zeritzona. Argitalpen hori Amelia Baldeón Íñigok egin zuen. Gorteko ordezkaritza 1995ean hasi zen eranskinak argitaratzen. Francisco Javier de los Mozos Santamaríaren sarrera-mintzaldia argitaratu zuen: "Ensayo apologético de los oriundos y naturales vascongados, en la Económica Matritense del siglo XVIII".